Bertsolariak Otezurin

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2019ko abe. 20a, 14:56
Joan den astezkenean Zumaiako Bertso Eskolako kideak bisitan joan ziren Otezuri zentrora, eta saio koxkor bat eskaini zieten bertakoei.
Joanito Dorronsorok egin zuen aurkezpentxoa, eta bertsotan Peio Etxabe, Unai Sarasua, Joar Garate eta Irati Arakistain aritu ziren; gaiak, berriz, Josu Manzisidorrek jarri zituen.

Saio polita eskaini zuten eta pozik geratu ziren entzuleak