Larunbatean ikasturte amaierako bertso saioa Alai auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2019ko eka. 14a, 10:21

Jaiak direla aprobetxatuta, Aitor Salegi irakaslearekin aritu diren neska-mutilak Alai auzategian arituko dira kantari.

Arratsaldeko 18:00etan hasita, larunbatean Zumaiako Bertso Eskolako haur eta gazteak Alai auzoan ibiliko dira bertsotan. Saio ibiltaria izango da, bertso poteoen estilokoa.