Jose Luis Gorrotxategirekin solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2019ko ots. 18a, 14:41

Ostiralean Jose Luis Gorrotxategirekin solasaldia antolatu du Bertso Eskolak. Ostiralean izango da, otsailak 22, 19:00etan Foronda kultur etxeko ganbaran.

Iazko urrian bertso plazetako erretiroa hartzea erabaki zuen, eta Bertso Eskolako kideok pentsatu dugu aukera ona dela 55 urteko ibilbide horri errepaso bat eman eta Jose Luisek egindako lana aitortzeko. Bertso sortak, pasadizoak, beste bertsolarien imitazioak... artista baita Gorrotxategi!

Herriko eta inguruko bertsozale guztiak gonbidatuta zaudete, beraz.