Bertsolari gazteak 28an

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2018ko abe. 20a, 12:58

Aurten bertsolari gazteen saioa abenduaren 28an izango da, eta ez da inozentada. Jada sarrerak aurrez erosteko aukera dago, 3 €-an, turismo bulegoan

Abenduaren 28an 22:00etan bertsolri hauek arituko dira Oxford aretoan: Irati Majuelo (Iruñea), Aitor Salegi (Zestoa), Aratz Igartzabal (Gabiria), Nahia Sasco (Lekuine), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Peio Etxabe (Oikia). Bertol Etxabe oikiarra izango da gai-jartzailea.

Sarrerak 3 € balio du eta aurrez erosteko aukera ere badago, turismo bulegoan.

BOTA BI KOPLA! lehiaketako saria bertan banatuko da.