Hemen da Bota bi kopla! lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2018ko abe. 2a, 09:50

Urtero bezala, Zumaiako Bertso Eskolak lehiaketa antolatu du Gabonen atarian, eta aurten ere bi kopla egin beharko dira, bertsoaren ordez. Gaia EUSKARALDIA izango da. Zer iruditu zaizu? Nola moldatu zara?

Koplak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan:

  1. Alondegian
  2. Inpernupen
  3. Ttakunen
  4. Txikixan
  5. Kabin
  6. Beheko plaza jatetxean
  7. Artelagun elkartean (Oikian)

Horrez gain, aukera egongo da bertsoa zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko ere.

Epea abenduaren 24ra artekoa da eta saria afaria 2 lagunentzat Beheko plaza jatetxean. Saria abenduaren 28an emango da, Alondegiko Oxford aretoan bertsolari gazteekin egingo den saioan.