Abian jarri dira haur eta gaztetxoen bertso eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2018ko urr. 4a, 11:37

Urria hastearekin batera, 10-16 urte bitarteko neska-mutilekin 3 talde osatu dira. Aurten Aitor Salegi zestoarra izango dute irakasle.

Batzuk astearte arratsaldetan elkartzen dira Forondan, beste batzuk ostegunetan, eta txikienekin aritzeko deia ostiralerako egin dute. Beraz, 10-11 urteko neska-mutilen batek bertso eskolan izena eman nahi izanez gero, nahikoa du ostiralean, urriak 5, Forondako ganbarara joatea 17:15 inguruan. Han ibiliko da Aitor Salegi, aurten irakasle arituko den bertsolari zestoarra.