Puntako bertsolariak Euskal Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2018ko abu. 3a, 08:42

Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi arituko dira aurten Zumaian balkoitik balkoirako saioan.

Abuztuaren 10ean izango da, Euskal Jaiaren egitarauaren barruan.  Kofradiako balkoietan egingo dute lehen saioa,12:00etan, eta udaletxekoetan bigarrena, 12:30 inguruan hasita.