'Erradikalak gara' emanaldia otsailaren 16an Oxforden

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2018ko ots. 1a, 16:09

Abenduan bertan behera utzi behar izan genuen emanaldia, partaideetako bat gaixo zegoelako.

Bertsoak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia otsailaren 16an izango da, 19:00etan. Alondegiko Oxford aretoan. Sarrerak aurrez Turismo bulegoan erosi ahal izango dira, 3 €-an.

PARTAIDEAK: Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria). "Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.