Urtea amaitzeko, gazteen saio ederra

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko abe. 31a, 10:48

Atzo 100 bat bertsozale elkartu ziren Alondegiko Oxford aretoan, gazteen saioaz gozatzera. Gaiak jartzen primeran moldatu ziren Bertol Etxabe eta Eire Salegi, eta bertsolariak ere mundial aritu ziren: Txaber Altube, Aitor Servier, Maider Arregi, Beñat Jauregi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Xabier Azkuek atera zituen argazki batzuk.

Ostegunean bertan behera geratu zen "Erradikalak gara" emanaldia, kideetako bat gaixo zegoelako, baina Bertso Eskola da urtarrilean edo otsailean berriz ere antolatzen.