Bertsolari gazteak hilaren 30ean Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko abe. 20a, 21:31
Urtezahar bezperan, bertsolari gazteen saioa antolatu dugu aurten ere. Alondegiko Oxford aretoan arituko dira kantuan Nerea Ibartzabal, Joanes Illarregi, Txaber Altube, Nahia Sas​co, Maider Arregi eta Beñat Jauregi; gaiak jartzen, berriz, Bertol Etxabe eta Eire Salegi ibiliko dira. Sarrerak 3 € balio du eta aurrez turismo bulegoan erosi ahal izango dira.