'Erradikalak gara' emanaldia abenduaren 28an Torreberrin

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko abe. 28a, 09:13

Bertsoak eta antzerkia, abenduaren 28an, 19:30ean, Torreberri gaztetxean. Sarrerak 3 €-an (han bertan). PARTAIDEAK: Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria). "Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.