Martxan da BOTA BI KOPLA! lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko abe. 11a, 14:49

Zumaiako Bertso eskolak aurten pixka bat aldatu du lehiaketa eta bi kopla egin beharko dira, bertsoaren ordez. Gaia norberak aukeratu beharko du eta izenburuan zehaztu beharko da.

Koplak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan:

  1. Alondegian
  2. Inpernupen
  3. Nikolen
  4. Ttakunen
  5. Txikixan
  6. Kabin
  7. Beheko plaza jatetxean
  8. Itzurun tabernan
  9. -Txortena jatetxean (gero zentroan)

Horrez gain, aukera egongo da bertsoa zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko.

Epea abenduaren 25era artekoa da eta saria afaria 2 lagunentzat Bittarte erretegian. Saria abenduaren 30ean emango da, Alondegiko Oxford aretoan bertsolari gazteekin egingo den saioan.