BECeko finalerako autobusa eta bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko urr. 28a, 09:28

Finalerako sarrerak hartuta dituztenentzako oharra da hau. Zumaiako Bertso Eskolak ez du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko autobusik antolatu, Bertsozale Elkarteak jarriko dituelako autobus piloa, eta horietako bat Zumaiatik igaroko delako; 14 € balio du txartelak. BECen bertan bazkaltzeko aukera ere ematen dute, 18 €-an.

Finalerako autobus zerbitzua eskainiko du Bertsozale Elkarteak, Aizpurua Autobusak enpresaren bitartez. 14 euro balio du autobus txartelak eta hemen eros daiteke; nahikoa da bigarren urratsean ZUMAIA hautatzea. Sarrerak berak adieraziko dizu zein geltokitan hartu behar den autobusa. Bertsozale Elkarteak abenduaren 12an jakinaraziko du autobus bakoitzaren ibilbidea eta ordutegia.

Era berean, finalean BECen bertan bazkaltzeko bi aukera izango dira: etxetik eramandakoa edo Iruña Catering enpresak eskainiko duen bazkaria. Bazkarirako txartelak hemen eros daitezke, 18 €-an, abenduaren 5a baino lehen.