Finalerako sarrerak bukatu dira!

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko urr. 18a, 18:17
Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira. Behin aretoko edukiera edo aforoa beteta, ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko.

Joan den igandean saldu ziren abenduaren 17ko finalerako azken sarrerak. Salmenta guneetan zein internetez salgai zeuden sarrera guzti-guztiak salduta, beteta dago BECeko edukiera. Ondorioz, ez da sarrera gehiago egongo salgai.

Finalerako autobus eta bazkari txartelak oraindik eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean, eta finalaurrekoetako saioetarakoak ere bai.

Txapelketaren inguruko informazioa hemen daukazue eskura.