BECeko finalerako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko urr. 2a, 15:00
Gaurtik aurrera, denen eskura daude Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak.

Finalerako sarrerak eskuratu nahi dituenak, hiru aukera ditu:

- bertsosarrera.eus gunean hartzea.

- Aitzuriko saioan erostea, igandean.

- Zarauzko Txiki Polit tabernan erostea

Aurrekoetan Zumaiako turismo bulegoan ere egon izan dira eskura, baina aurten puntu gutxiago jarri ditu Bertsozale Elkarteak, errazago kontrolatzeko.

Prezioak eta bestelako argibideak txapelketako webgunean dauzkazue.