Urriaren 8an txapelketako saioa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko ira. 12a, 15:10

Gaur bertan aurkeztu dute Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 23an hasiko da, Baigorrin, eta Barakaldoko BECen amaitu, abenduaren 17an. Lehenbiziko aldiz, Zumaian jokatuko da saio horietako bat: urriaren 8an izango da, Aitzuri pilotalekuan.

Zumaiako saioan 6 bertsolari hauek abestuko dute:

Txapelketari buruzko argibide guztiak webgune honetan dituzue.

Sarrerak Interneten eskura daude jada.

Finalerako ez beste saio guztietarako bonuak ere egongo dira, baina Bertsozale Elkarteko bazkideentzat bakarrik. Argibide gehiago hemen.

Jon Maia eta Maddalen Arzallus Tolosan arituko dira, urriaren 14an.