Eskerrik asko, Jon!

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2017ko eka. 27a, 12:26

Atzo lagun eta ezagun mordoaren aurrean aurkeztu zuen Jon Maiak azken liburua, Joanito Dorronsoro maisua ondoan zuela. Eskerrik asko, Jon, halako gogoeta eta kontu politak denon eskura jartzeagatik.

Atzoko aurkezpenari buruzko kronika eder hau idatzi du Estitxu Eizagirrek Argiako blogean (argazkia ere hark ateratakoa da).

Liburua Lankuk argitaratu du, bertsolaritza sustatzeko Bertsozale Elkarteak sortu zuen kultur enpresak. Liburuan Zumaiako kontu eta argazki asko agertzen dira, eta 18 €-an dago salgai webgune honetan eta liburu-denda askotan ere bai.