Hemen da Bota Bertso Bat! lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2016ko abe. 2a, 13:10

Zumaiako Bertso eskolak aurten ere BOTA BERTSO BAT! lehiaketa antolatu du, zumaiarrei zuzenduta. Gaia hauxe da: ERABAKI.

Bertsoak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan:

 -         Alondegian

-         Metron

-         Inpernupen

-         Nikolen

-         Ttakunen

-         Txikixan

-         Goikon

-         Kabin

Horrez gain, aukera egongo da bertsoa zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko.

Epea abenduaren 26ra artekoa da eta saria afaria 2 lagunentzat Marina Berri jatetxean. Saria abenduaren 30ean emango da, Alondegiko Oxford aretoan bertsolari gazteekin egingo den saioan.