Idoia Egaña Urangak irabazi du Bota bertso bat lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2016ko urt. 12a, 11:38

Urtero bezala, abenduan kaxa batzuk egon dira Zumaiako taberna batzuetan eta kultur etxean, jendeak idatzitako bertsoak biltzeko. Gaia hau izan da: Biharko Zumaia.

Zumaiako Bertso Eskolako kide batzuk aritu dira epaimahaian, eta Idoia Egaña Urangak Habanera doinuan egindako bertsoa hautatu dute. Marina Berri jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du Idoiak.

Bertso hori eta beste batzuk bilduma batean jaso eta banatu dira.

Bertso Eskolaren izenean, eskerrak parte hartu duten guztiei, Alondegiko kideei, tabernei (Metro, Inpernupe, Nikol, Txikixa eta Ttakun) eta baita babesa eman duen Zumaiako Udalari ere.

Erlazionatuak

Lehiaketako bertso bilduma

Baleike 2016 urt 12 Zumaia