Jon Maia finalera

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko abe. 6a, 21:03
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera sailkatu da Jon Maia, Eibarko saioan lehen postua eskuratu eta gero. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" oiartzuarrak ere lortu du abenduaren 19an Ilunben kantatzeko txartela.

Oso saio erregularra egin du Jonek, hutsik gabekoa, eta bereziki nabarmendu da 6 puntuko ariketan eta kartzelakoan.

Xehetasun gehiago hemen.

Gogoratu Bertso Eskolak autobusa eta bazkaria antolatu dituela abenduaren 19rako.