Larunbatean Zestoan abestuko du Jon Maiak

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko urr. 27a, 19:09

Final-laurdenetan sartua da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta larunbatean Zestoan jokatuko da fase horretako hirugarren saioa, 17:30ean, pilotalekuan.

Jon Maiak Zestoan abestuko du larunbatean eta eskualdeko beste hiru bertsolari ere han izango dira: Nahikari Gabilondo zarauztarra, Jokin Uranga azpeitiarra eta Eneritz Artetxe azkoitiarra. Haiekin batera Alaia Martin oiartzuarra eta Manex Mujika donostiarra ere arituko dira.

Argibide gehiago (egin beharreko lanak...) gune honetan. Sarrerak, berriz, hemen eros daitezke.

Saioko onena zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara.

Gogoratuko abenduaren 19an jokatuko dela finala Ilunben eta sarrerak jada har daitezkeela turismo bulegoan.

Aupa Jon!