Bertso eskolak hasi dira Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko urr. 16a, 15:01

Zumaiako Bertso Eskolaren eskutik, astean behin bertsoaz gozatzeko aukera izango dute horretarako gogoa duen herriko umeek. Ostiraletan izango dira eskolak, 17:30etik 18:30era, Foronda kultur etxean.

LH4tik aurrerako neska-mutilek izango dute parte hartzeko aukera, eta DBHkoekin beste talde bat eratzeko asmoa dago. Interesa izanez gero, ostiral arratsaldean azaldu Forondara edo idatzi mezu bat zumaiakobe@gmail.com helbidera.

Gazte eta helduen talde bat ere martxan badago, pixka bat arituak direnekin, eta hamabostean behin elkartzen da Torreberri gaztetxean, astelehenetan, 20:30ean.