Jon Maia Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko ira. 14a, 20:48

Igandean hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusia, Beasainen. Han arituko da Jon Maia, eta saioko puntuaziorik onena lortzen badu, zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara. Uda aurretik jokatu zen sailkapen-fasean, Gipuzkoa Bertsotan izenekoan, lehen postua eskuratu zuen.

Igandeak, hilak 20, Beasainen hasiko da Gipuzkoako txapelketa, eta lehiakide hauek izango ditu Jon Maiak:

Ondoren beste 5 saio jokatuko dira final-zortzirenetan, eta guztira 23 bertsolarik egingo dute aurrera. Aurreko txapelketako 7 finalistekin batera (Aitor Sarriegi txapeldunak ez baitu parte hartuko), final-laurdenak jokatuko dira ondoren, eta 18 onenak finalaurrekoetan arituko dira. Finala abenduaren 20an izango da, aurten ere Donostiako Illunbe zezen-plazan.

Argibide gehiago txapelketaren gunean.