Zumaiarrak txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko mai. 8a, 15:34

Bihar, maiatzak 9, hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapleketaren sailkapen fasea, GIPUZKOA BERTSOTAN izenaren jokatuko dena, ekainaren 6ra bitartean. Txapelketan bi zumaiarrek hartuko dute parte: Maddi Gallastegik eta Jon Maiak.

Maddik igandean izango du lehen saioa, maiatzaren 10ean, 17:30ean Idiazabalgo guraso elkartearen aretoan. Bigarrena, berriz, Zumaian izango du: Aita Mari aretoan, maiatzaren 30ean, 11:30ean.

Jonek Hernanin izango du lehen saioa, maiatzaren 17an, 11:30ean Sandiusterri aretoan. Bigarrena, berriz, Zizurkilen, maiatzaren 31n, 17:30ean Atxulondo kultur etxean.

Zumaiako saioaren xehetasun gehiago emango dizkizuegu beste mezu batean.

Argibide gehiago bertsozale.eus gunean.