Bertso-saiorako sarrerak aurrez salgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko mar. 19a, 06:09
Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan eta Inpernupe tabernan.

Unai Manterola arituko da gaiak jartzen eta aurkezten, eta bertsotan seikote hau: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maddalen Arzallus, Fredi Paia eta Jon Maia.

Argi ibili, eta sarrerak amaitu baino lehen erosi!