Hezkidetzaren inguruko online ikastaroa antolatu du Berdintasun Foroak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Berdintasun Foroa 2020ko eka. 9a, 11:45
'Hezkidetza: feminismoetan hezteko gakoak' online ikastaroa egiteko aukera izango dute herritarrek ekainaren 11tik 30era. Moodle plataformaren bidez emango du ikastaroa Daiteke elkarteak, aurrez izena emanda.

Zumaiako Berdintasun Foroak, Daiteke elkartearekin batera 'Hezkidetza: feminismoetan hezteko gakoak' online ikastaroa antolatu du. Herritar guztiei zuzendutako ikastaroan hezkidetzan jarriko dute arreta, "indarkeria matxista bezalako gaiei aurre egiteko oinarrizko tresna" izanik.

Ikastaroa herritar guztiei zuzenduta dago, eta Moodle plataformaren bidez emango dute. 10 orduko iraupena izango du kurtsoak, eta ekainaren 11tik 30era norbere erritmoa jarraituta egin ahal izango da. Ikastaroa euskaraz izango da.