Ikastaro sorta antolatu du Beheko Plazak bere bazkideentzat

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2019ko ira. 5a, 13:09

Oporretatik bueltan, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ikastaro sorta antolatu du bere bazkideentzat. 

Irailetik aurrera antolatuko dituzten ikastaroak hauek dira: mantentze soinketa, yoga, dantza, eta aurten lehen aldiz xakea. Izenak astelehenetik, irailaren 9tik, aurrera eman daitezke elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00-12:00 orditegian.

Bestalde, hilaren 11n, asteazkenean, hasiko dira berriro Ttipi Ttapa ibilaldiak.