Iratxera eta Lizarrara joango da Beheko Plaza martxoaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2019ko mar. 10a, 15:29

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eguneko irteera antolatu du bere bazkideentzat. Martxoaren 30ean egingo da, larunbatean. 

Zumaiatik abiatuta, lehen geldialdia Iratxe jatetxean egingo dute. Hamaiketakoa izango dute han zain. Jarraian Iratxeko monasterioa ikusiko dute eta, ondoren, Lizarrara joango dira. Bazkaria Iratxe jatetxean bertan egingo dute. Bazkalondoren bingoa eta dantzaldia izango dituzte.

Izenak elkarteak Hogarrean duen bulegoan eman daitezke astelehen honetatik aurrera, bulego orduetan. Pertsonako bi lagunentzako lekua gordeko da gehienez. Xehetasun gehiago hogarreko ohar taulan aurkitu daiteke.