Elikadura eta nutrizioari buruzko hitzaldia antolatu du Beheko Plaza Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2019ko ots. 5a, 11:47

Hizketaldian parte hartzeko, Hogarrean eman behar da izena, bulego orduetan. 

Elikadura eta nutrizioa gai hartuta, solasaldia antolatu du Beheko Plaza Elkarteak otsailaren 13rako. Hogarreko bigarren solairuan elkartuko dira, 17:30ean. Hizketaldian parte hartzeko Hogarrean eman behar da izena, bulego orduetan (11:00etatik 12:00etara). Izen ematea doakoa dela azaldu dute antolatzaileek.