Beheko Plazakoen egun pasa Tolosan eta Aginaga sagardotegian

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2018ko urr. 29a, 19:29

Beheko Plaza elkarteko 135 bazkidek egun pasa egin zuten pasa den larunbatean. Lehenbizi Tolosara joan ziren Goxua izeneko azoka berezia ikusten, eta gero Aginaga sagardotegira joan ziren. Menu ederra jan ondoren dantza saioa izan zuten trikitilariek jarritako musikarekin. Egun ederra pasa ondoren itzuli ziren etxera.