Jubilatuak gustura itzuli dira Peñiscolatik

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2018ko urr. 17a, 11:53
Argazkia: Miguel Martinez

Alacant probintziako hiri honetan hamar egun igaro ondoren, Beheko Plazako jubilatuak eta pentsiodunak Zumaian dira bueltan dagoeneko. Bidaian parte hartu duten herritarrek hamar egunak libre izan dituzte bakoitzak nahi zuen egiteko.

Batzuk igerilekura joan dira, besteak hondartzara. Inguruko herriak bisitatzeko aukera izan dute, eta, nola ez, afalostean dantza egiteko ere. Hotela eta janaria primerakoa izan da, eta gustura itzuli dira herrira.