Donostiara mendi irteera egingo du Beheko Plaza elkarteak urriaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2018ko urr. 3a, 14:20

Beheko Plaza jubilatu elkarteak, Donostiara egingo du mendi irteera hilaren 17an. Izen ematea aurrez egin behar da.

Donostiara mendi irteera antolatu du jubilatuen Beheko Plaza elkarteak. Urriaren 17an egingo dugu txangoa. Lehendabizi San Telmo Museoa bisitatuko dugu (sarrera 3€ izango da), eta ondoren, Urgull mendira igoko gara. 09:00etako trena hartuko dugu Donostiara joateko, baina aurrez, 08:30ean elkartuko gara Beheko plazan.

Irteera parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute urriaren 8tik aurrera jubilatuen elkarteko bulegoan, 11:00etatik 12:00etara.