Soinketa eta yoga ikastaroak antolatu ditu jubilatuen elkarteak udazkenerako

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2018ko abu. 29a, 11:46

Udako oporraldiaren ondoren, bazkideentzako soinketa eta yoga ikastaroak antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen elkarteak. Hogarreko bulegoan eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek, irailaren 3an, 11:00etatik 12:00etara. Irailaren 24an hasiko dira ikastaroak.