Batelak, uretara!

Erabiltzailearen aurpegia Beduola 2018ko mai. 7a, 08:39

Negua lokalean pasa ondoren, beharrezko konponketak eginda eta txukun txukun pintatuta, gaur uretara bota ditugu Beduola elkarteko Ramontxu, Kresala, Ilunabarra eta Magallanes txalupak, eta datorren astean Urr batela botako dugu. Urria aldera arte gure errioan egongo dira, eta eguraldiak laguntzen duenean pasiarako, Bedua aldera joateko, itsasorako eta belak jarrita nabigatzeko erabiliko ditugu. 

Maiatzaren 17tik 21era Pasaia 2018 Itsas Festibalean ere hartuko dugu parte, Beduola elkarteko bederatzi enbarkazio eramango ditugu, denak egurrezkoak, belero eta batelak. Beduolaren postua  ere bertan egongo da.