Beduolako hiru ontzi izan dira Hondarribiko Batelero Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Beduola 2017ko abu. 1a, 17:38

Euskal Bateleroen Elkarteak antolatuta, Batelero Eguna ospatu dute pasa den asteburuan Hondarribian. Hiru egun iraun dute ospakizunek eta 28 ontzik hartu dute parte. Horien artean izan dira Zumaiako Beduola elkarteko hiru ontzi tradizional: Ramontxu, Ilunabar eta Magallanes. 

Festa giroan igaro dituzte egun hauek, baina orain aste gutxi zendu zen Enrike Lekuona ere omentzeko parada izan zen. Jon Maiak zenbait bertso abestu zituen Lekuonaren omenez.