Beduolak berritutako bi ontzik Tarragonan egindako topaketa batean hartu dute parte

Erabiltzailearen aurpegia Beduola 2017ko eka. 11a, 09:56

Federació Catalana per la Cultura i el Patrimoni Marítim i Fluvial erakunde kataluniarrak antolatuta, ontzi tradizionalen topaketa egin da asteburu honetan Tarragonako Ametlla de Mar herrian. Zumaiako Beduola elkarteak ere hartu du parte. Bertan izan dira elkarte honek berritutako bi ontzi, Ramontxu eta Ilunabarra. 

Hemen dituzue taldekideek Tarragonatik bidalitako zenbait argazki.