BIDEOA: Zaharberritutako ontzien aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2018-07-17 15:16   Gizartea

Beudola ontzi tradizionalen elkarteak azken urteotan zaharberritu dituen zazpi ontzi aurkeztu zituen igandean Arranpla parean, Karmen bezperarako prestatutako ekitaldian.  

BIDEOA: Pasaiatik irteten Zumaiara bidean

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2018-05-21 20:25   Kultura

Pasaiako Itsas Festibala amaituta, Zumaian bueltan dira Beduolako lagunak. Batzuk errepide bidez heldu dira herrira, beste batzuek itsasoz. Peio Carballoren bideoan ikus daitekeenez, irteerako orduan oraindik ontzi eder ugari zeuden Pasaiako badian. 

Beduola Pasaiako Itsas Festibalean

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2018-05-19 10:38   Kultura

Pasaiako Itsas Festibala ospatzen ari dira asteburu honetan, eta han da Beduola elkartea hamar ontzirekin. Pasaiako badian elkartutako ontzi tradizionalak ikusteaz gain, Beduolak egiten duen lana erakusteko aukera ere izango da egun hauetan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Batelak, uretara!

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2018-05-07 08:39   Kultura

Negua lokalean pasa ondoren, beharrezko konponketak eginda eta txukun txukun pintatuta, gaur uretara bota ditugu Beduola elkarteko Ramontxu, Kresala, Ilunabarra eta Magallanes txalupak, eta datorren astean Urr batela botako dugu. Urria aldera arte gure errioan egongo dira, eta eguraldiak laguntzen duenean pasiarako, Bedua aldera joateko, itsasorako eta belak jarrita nabigatzeko erabiliko ditugu. 

»» Ikusi argazki guztiak (17)

[ARGAZKIAK] Errioan gora arraunean, Oikiako festetara

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2017-08-27 10:53   Kultura

Oikiako San Bartolome jaietara joateko hainbat modu daude: autobusez edo kotxez, motoz edo bizikletaz, oinez, baina, baita, errioan gora txalupan joanda ere. Hala egin dute aste honetan zenbait lagunek. Ontzi tradizionaletara igo eta arraunean heldu dira Oikiara. Argazkiak: Jorge Murgiondo.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Beduolako hiru ontzi izan dira Hondarribiko Batelero Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2017-08-01 17:38   Kultura

Euskal Bateleroen Elkarteak antolatuta, Batelero Eguna ospatu dute pasa den asteburuan Hondarribian. Hiru egun iraun dute ospakizunek eta 28 ontzik hartu dute parte. Horien artean izan dira Zumaiako Beduola elkarteko hiru ontzi tradizional: Ramontxu, Ilunabar eta Magallanes. 

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Lekeitioko itsas jaialdian hartu du parte Beduolak

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2017-07-03 08:58   Kultura

Lekeition ospatu dituzten San Pedro jaien baitan, ontzi tradizionalen jaialdia egin zen atzo. Bertan izan ziren Zumaiako Beduola elkarteko bi ontzi, Ilunabar eta Ramuntxo. Hona hemen Beñat Ibaietak bidali dizkigun zenbait argazki.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Beduolak Algortako itsas jaian parte hartu du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2017-06-18 17:37   Gizartea

Corpusaren harira Algortan egindako Itsas jaian hartu du parte Beduola elkarteko Ilunabarra ontziak. Itxas Egurra Haizean elkarteak antolatutako festa izan da hau eta une bitxiak izan dira, egurrezko ontzi bar eskaileretan bera eraman dutena, adibidez. Argazkiak Beñat Ibaietarenak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Beduolak berritutako bi ontzik Tarragonan egindako topaketa batean hartu dute parte

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2017-06-11 09:56   Kultura

Federació Catalana per la Cultura i el Patrimoni Marítim i Fluvial erakunde kataluniarrak antolatuta, ontzi tradizionalen topaketa egin da asteburu honetan Tarragonako Ametlla de Mar herrian. Zumaiako Beduola elkarteak ere hartu du parte. Bertan izan dira elkarte honek berritutako bi ontzi, Ramontxu eta Ilunabarra. 

»» Ikusi argazki guztiak (26)

'Mistika' ontzia botatu du gaur Beduolak

Erabiltzailearen aurpegia Beduola Elkartea 2017-04-17 22:04   Gizartea

'Mistika' ontzia botatu du gaur Beduolak

Mistika izeneko egurrezko ontzia botatu du gaur Beduola elkarteak. Segundo gutxi egin ditu Narrondo ibaiko uretan: ontzian ura sartzen zela ikusita, berriro igo dute arrapalara.