Aitor Agirre 2023an ere Laboral Kutxan

Erabiltzailearen aurpegia

Aitor Agirre 2023 denboraldian ere Laboral Kutxan izango da. Zumaiarra taldekideekin konzentratuta egon da asteburuan. Talde entrenamenduak egin, hitzaldi teknikoak jaso eta 2023ko egutegiaz hitz egiten.

Laboral Kutxak aurten Espainiako Kopa lehiatuko du, baita Hirikoa, afizionatu mailako munduko talderik onenekin ere. Aitor Agirre gogotsu dago afizionatu mailako bigarren denboraldiari ekiteko.