Gipuzkoako txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2023ko urt. 20a, 15:27
Viveros San Anton-Exclusivas Marduko laukotea, podiumean. (Martin Early)

Iruki-Donostialdearen atzetik gelditu ziren Taldekako Jazarpeneko Gipuzkoako Txapelketan, hiru segundora, Iker Eizagirre, Beñat Sainz, Kepa Korta eta Aratz Unanue.

Viveros San Anton-Exclusivas Marduko laukoteak bigarren amaitu du Taldekako Jazarpeneko Gipuzkoako Txapelketa. Irabazlea Iruki-Donostialdea izan da, eta harengandik hiru segundo eskasera gelditu dira Iker Eizagirre, Beñat Sainz, Kepa Korta eta Aratz Unanue. Podiumean izan ziren, beraz, lau txirrindulariak.

Emaitza ezin izan zuten errepikatu taldekako abiaduran, bigarren erreleboan Iker Eizagirreri kala atera baitzitzaion pedaletik. Hor galdutako denborarekin, laugarren sailkatu ziren Beñat Sainz, Aratz Unanue eta Iker Eizagirre.

Lan ona eginda, bosgarren sailkatu ziren Kepa Korta, Peru Calvo eta Oñatz Etxabe. Gipuzkoako Txapelketetako lehen jardunaldia osatzeko Oñatz Etxabe eta Beñat Sainz madisonean aritu ziren, oso txukun defendatuz Viveros San Anton-Exclusivas Marduko mailota: bosgarren sailkatu ziren.

Gipuzkoako pistako txapelketek urtarrilaren 29an izango dute bigarren ekitaldia.