Bukatu da

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko ira. 16a, 17:00

Denboraldi on bati amaiera eman diote Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariek.

Oñatin 83 kilometroko lasterketa gogorrean Mattin Salegi hamalaugarren sailkatu zen lasterketa lehen multzoan osatu ondoren. Irabazlearengandik 24 segundora ailegatu zen.

Andde Etxaniz eta Eneko Aranguren bigarren talde nagusian helmguaratu ziren zazpi minutura, 29 eta 30. postuetan. 96 ziklista abiatu ziren, eta horietatik helmguara 39 bakarrik ailegatu ziren. Sei mendate zituen 83 kilometroko lasterketak, eta hala ere, orduko 40 kilometroko abiaduran lasterketa osatzeko gauza izan ziren juniorrak. Taldeka laugarren sailkatu zen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu. 

Biharamunean Liernin denboraldiko azken lasterketan Mattin Salegik eta Eneko Arangurenek bakarrik korritu zuten. Lasterketa berezia da hau, linean eta erlojuaren aurka jokatzen baita. Aurrena 55 kilometroko ibilbide oso gorabeheratsua du. Bertan 85 txirrindulari abiatu eta 65 helmugaratu ziren, eta azken unean amore eman zuten lehen taldetik Eneko Arangurenek eta Mattin Salegik.

Aranguren hemezortzigarrena izan zen helmugan 2 minutu eta 21 segundora, eta Salegi 22. 2 minutu eta 33 segundora. Lasterketako 40 lehenek erlojuaren aurkakoa jokatu zuten Segura eta Liernia artean. Erlojupeko honetan Eneko Aranguren hamairugarren sailkatu zen eta Mattin Salegi 22. postuan, 41 segundo galduta. Batuketak egin eta sailkapen nagusian hamaseigarren amaitu zuen Eneko Arangurenek eta 22. Mattin Salegik. 

Bi lasterketa hauekin bukatutzat eman du Viveros San Anton-Exclusivas Marduk 2022ko denboraldia; hilabeteko atsedenaren ondoren 2023ra begira lanean hasiko da taldea.