Denboraldia azkenetan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko ira. 2a, 14:00

Lau lasterketa gelditzen zaizkie jubenilei; kadeteek amaitu dute errepideko denboraldia. 

Jubenilek konpromezu handiko asteburua dute (aurrekoan ez zuten lasterketarik izan). Larunbat arratsaldean Ibarran 50. San Bartolome saria jokatuko dute, eta igande goizean, "PreMundiala" Beasainen,. Bertan Espainiako rankingeko lehen bederatzi taldeak izango dira. Maila handiko lasterketa da, ibilbide exijentearekin eta parte hartzaile oso onarekin, eta gure txirrindulariei balioko die junior mailan Estatu espainiarrean non dauden ikusteko; neurgailua izango da Beasain. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko lau jubenilak sasoi onean eta gogotsu daude lasterketa honetarako, sinestuta gainera Adur Tapia buru dutela zerbait oso polita egin eta garaipenaren borrokan sartu daitezkeela.

Kadeteek aurreko larunbatean Murietan jokatutako lasterketarekin eman diote amaiera errepideko denboraldiari. Danel Beristain lesionatuta atsedenean da ondo osatzeko. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko beste hiru txirrindulariak lehiatu ziren, eta Beñat Sain hamalaugarren sailkatu zen oso emaitza ona lortuaz, 80 txirrindulari izan baitziren lasterketa bukatu zutenak. Iker Eizagirrek ere oso txukun amaitu zuen 29. postuan, mendatean bigarren multzo batean gelditu arren; Lizar Tolosarentzat, berriz, helburua lasterketa bukatzea zen eta bete zuen, 74. sailkatu baitzen. Hala bukatu dute 2022ko denboraldia, eta urrian 2023ari begira hasiko dira lanean.