Sasoiko unerik politenetakoa

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko uzt. 8a, 12:30
BeƱat Sainz Tolosan.

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kadeteek denboraldiko lasterketarik onena egin dute Amaroz-Tolosan.

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kadeteek denboraldiko lasterketarik onena egin dute Amaroz-Tolosan. Beñat Sainz arroarrak laugarren amaitu zuen, bigarren posturako sprintean. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko ziklista eguneko ihesaldian sartu zen; sei txirrindularik alde egin zuten lasterketa hasieran; kalitateko txirrindulariak zeuden ihesaldian eta balekoa izan zen. Lasterketak bukaera oso gogorra zuen, bi malda tenterekin, eta Beñat Sainz ondo moldatu zen. Danel Beristainek ere karrera ona egin eta 11. heltzea lortu zuen. Iker Eizagirre 37.sailkatu zen. 102 ziklista abiatu ziren baina 54k bakarrik amaitu zuten karrera. Taldeka bigarren sailkatu zen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu. Kadeteek larunbatean Zestoan izango Dute lasterketa

Jubenilek Mendaron aurpegia erakutsi zuten, batez ere Mattin Salegik. Ihesalditxo bat gorpuztu eta horien bila abiatu zen taldetxoan sartu zen zumaiarra oso ondo kudeatuz egoera. Azkenean, Mattin hamazazpigarrena izan zen helmugan. Kalbarion lasterketa guztia hautsi zenean, Salegi aurrean zen, eta multzotxo nagusian Tapia eta Etxaniz. Helmugan Adur Tapia 22. eta Andde Etxaniz 34. sailkatu ziren. 52k bakarrik bukatu zuten lasterketa. Asteburu honetan Adur Tapia Gipuzkoako selekzioarekin Frantzisko Kopan izango da eta Mattin Salegi Euskal Herria Torneoan Araban.

Infantilek amaitu dute denboraldia Korta industrigunea jokatutako taldekako erlojuaren aurkakoarekin. Unai Zendoia, Oinatz Etxabe, Jurdan Regillaga eta Amets Alberdi zazpigarren sailkatu ziren espezialitate zail honetan.