Duintasunez lehiatzen

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko api. 1a, 14:06
Eneko Aranguren, Antzuolako igoeran.

Lehen urtekoak dira junior mailako Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariak: ikasteko asko dute, baina, duten gogo eta kemenarekin oso maila duina ematen ari dira lasterketetan. Gipuzkoarren artean 5.a izan zen Adur Tapia Azpeitian, baina, horrezaz gain, taldeko lau txirrindulariak pelotoi erditik aurrera sailkatu ziren asteburuko bi lasterketetan.

200 txirrindulari abiatu ziren Antzuolan eta 153k lotu zuten Uzarga gaineko marra zeharkatzea; 32, 57, 74 eta 87 postuetan sailkatu ziren Eneko Aranguren, Adur Tapia, Mattin Salegi eta Andde Etxaniz. Lasteketan ondo ibili ziren, eta azken igoeran lortutako sailkapena ez zen merezi izan zuten adinekoa izan. 153 txirrindularik amaitu zuten lasterketa. Beraz, bikain Viveros San Anton-Exclusivas Marduko laukotea.

Igandean, Azpeitian, bi igoera oso gogorrekin hobeto erantzun zuten lau txirrindulariek, lasterketa bikaina osatuz. Mattin Salegi ihesaldian sartu zen; Andde Etxanizek Adur Tapiari kokapen onaren bila asko lagundu zion; eta Eneko Aranguren, beti bezala, erne ibili zen… Bi hitzetan: laukotea dotore. 104 txirrindularik amaitu zuten karrera eta Adur Tapia 17.a izan zen; Eneko Aranguren 38., eta Andde Etxaniz eta Mattin Salegi 63 eta 64 tokietan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Taldeka zazpigarren izan ziren.

Lau txirrindulariak lehen urtekoak dira eta oso ondo ari dira egokitzen mailara; itxaropenez beterik daude, datozen konpromezu handiko karrerei aurre egiteko.

Kadeteek Tafallan izan zuten lasterketa eta proba Beñat Sainzek bakarrik bukatu zuen. 66. sailkatu zen Arroako gaztetxoa.

Asteburu honetan kadeteek bi lasterketa dituzte: larunbat goizean Deban, eta igande arratsaldean Abadiñon; juniorrek, berriz, Zegaman parte hartuko dute larunbat arratsaldean. Eguraldia izango da lasterketak baldintzatuko dituena asteburuan, negu gorriko baldintzetan jokatuko dira eta lasterketak.