Gipuzkoako txapelketek itxi dute Gipuzkoako pistako denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko urt. 21a, 11:30

Dotorea izan da pistako Gipuzkoako denboraldia. Hala ere,neguko denboraldiari amaiera emateko otsailaren 5ean Tafallan (Nafarroa) jokatuko den Euskadiko txapelketa falta da.

Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren aurreko igandean. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko hiru kadete lehiatu ziren bertan, baina Beñat Sainzek ezin izan zuen amaitu kanporaketan erori eta ezkerreko eskumuturra hautsi baitzuen. 30 txirrindularik parte hartu zuten kadete mailan; Iker Eizagirre 12. sailkatu zen eta Lizar Tolosa 19. 

Goiz gogorra izan zen txirrindularientzako, oso denbora gutxi izan baitzen proba batetik bestera. Omnium modalitatean jokatu zen. Omniuma lau probak osatzen dute: Scratch, Tempo, Kanporaketa eta Puntuaketa.

Scratcean, ia 43 km/h bataz besteko abiaduran, Iker Eizagirre hamabigarren sailkatu zen, Beñat Sainz hogeigarren, eta Lizar Tolosa 24. Tempoa 43,267 km/h abiaduran lehiatu zen, eta Beñat Sainz bederatzigarren izan zen, Iker Eizagirre hamaseigarren eta Lizar Tolosa 23. Kanporaketan, hamabi itzuli gelditzen zirenean, erorikoa izan zen eta ezin izan zuen kolpea saihestu Beñat Sainzek. Erori zirenetatik kaltetuena bera izan zen; Poliklinikara joan, eta han egindako probek erakutsi zuten ezkerreko eskumuturrean haustura zuela. Aste batzuk beharko ditu osatzeko Arroako ziklista kementsuak. Kanporaketan Iker Eizagirre hemezortzigarren izan zen, eta Lizar hogeigarren.  Azken saioa puntuaketa izan zen eta 42 km/h abiaduran jokatu zen, 20 txirrindulari bakarrik gelditzen zirela. Ezinak besteak iada jokuz kanpo utzi zituen eta azken proba honetan Iker Eizagirre hamabigarren sailkatu zen eta Lizar Tolosa hemeretzigarren. 

Oso ondo lehiatutako Gipuzkoako txapelketa izan zen Viveros San Anton-Exclusivas Marduko ziklisten aldetik. Pistan piska bat entrenatzen segiko dute, baina jada errepideko denboraldiari begi zeharka begira, otsailaren 27an Ibaetan (Donostia) denboraldia hasiko baitute. Egun berean juniorrek Eibarren estreinatuko dute errepideko denboraldia eta ezin dugu aipatu gabe utzi, beti bezala, afizionatuen Hego Euskal Herriko lehen lasterketa Zumaian izango dugula, otsailaren 26an.