Gipuzkoako pista txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko urt. 14a, 13:20

Igandean, Donostiako Antonio Elorza belodromoan, pistako Gipuzkoako txapelketako jokatuko dira. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko hiru txirrindularik parte hartuko dute: Lizar Tolosak, Iker Eizagirrek eta Beñat Sainzek. 

Hiru txirrindulari kadeteek omniuma jokatuko dute: Scratch, Tempo, Kanporaketa eta Puntuaketa. Gipuzkoako Federazioaren babespean jokatuko diren txapelketa hauetan 30 kadete baino gehiagok eman dute izena, eta sailkatze proba gainditu beharko dute aurrena Zumaia eta Arroako txirrindulariek. Gipuzkoako txapelketaren ondoren Euskadiko Txapelketa geldituko da pistako denboraldiari amaiera emateko; Euskadiko txapelketa otsailaren 5ean Migel Indurain Tafallako belodromoan jokatuko da.

Joan den astean Gipuzkoa torneoko azken saioa jokatu zen, proba berriekin baina ez puntuagarriekin. Zumaiako Txirrindulari Elkarteko hiru kadeteek gozatu egin zuten eta asko ikasi. Beñat Sainz eta Lizar Tolosa Madisonean aritu ziren. Lizarrek bikotea Telmo Senperena afizionatua izan zuen, eta Beñatek Unax Urretabizkaia juniorra. Beren bizitzako lehen Madisonean, behin beldurrak uxatuta, lasterketa politak osatu zituzten: lehen Madison lasterketan Tolosa-Senperena bikotea seigarren sailkatu zen eta Sainz-Urretabizkaia zortzigarrenak izan ziren; Madison kanporaketan Sainz-Urretabizkaia seigarren eta Tolosa-Senperena zazpigarren izan ziren, eta Madison puntuaketan Tolosa-Senperena laugarren eta Sainz-Urretabizkaia zazpigarren. Bederatzi bikote leihatu ziren maila guztietako txirrindulariak nahasian.

Iker Eizagirre Keirinean aritu zen; aurrena sailkatu egin behar zuen eta B finalerako sailkatzea lortu zuen. Bertan, finalean, hirugarren zeharkatu zuen helmugako marra. Ondoren puntuaketa jokatu zen: epaileek ezustean iragartzen zituen esprintak eta jolas horretan, hamalaugarren sailkatzea lortu zuen.

Jardunaldi gozagarria izan zen txirrindulari eta ikusleentzako, zaletasuna sortzeko baliagarria izaten den horietako.