Ibarra-Liernia Top10

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2021ko ira. 10a, 15:59

Ibarran eta Liernian korritu dute Viveros San Anton-Exclusivas Marduko juniorrek. 

Ibarran ez zuten karrera ona egin, nahiz eta azkenean emaitza txarra izan ez. Ihesaldietan ez ziren erne ibili eta lasterketak ihes egin zien, eta tropel nagusitik mugitzerako junior mailako txirrindulari on asko aurrean ziren. Hala ere, Kimetz Etxabe zazpigarren sailkatu zen, Aitor Agirre hamargarren, Ander Altuna hogeigarren eta Enaitz Garai 57. Taldeka hirugarren sailkatu ziren. 

Igandean Liernian askoz ere lasterketa hobea egin zuten, ihesaldi guztietan presentzia izanez eta lanean tentuz ibiliz; lehen sektorea Aitor Agirrek zazpigarren bukatu zuen, Enaitz Garaiko hamaseigarren, Ander Altunak 32., eta Kimetz Etxabe 46. Lasterketako 40 lehenak kronoigoera jokatzeko sakatu ziren, eta Kimetz Etxabe kenduta beste hirurek jokatu ahal izan zuten Segura-Liernia erlojuaren aurkako igoera. Aitor Agirre izan zen taldetik onena bederatzigarren sailkatuz, hogeigarren Ander Altuna eta 21. Enaitz Garai. 

Bi lasterketen batuketa egin eta sailkapen nagusian Aitor Agirre izan zen ekipoko onena  seigarren amaituz Lierniako proba; Enaitz Garaik hemeretzigarren amaitu zuen eta Ander Altunak 31. Taldeka Viveros San Anton-Exclusivas Mardu hirugarren sailkatu zen.

Asteburu honetan juniorrek Oñatin dute lasterketa eta kadeteek (denboraldiko azkena) Eibarren.