Aitor Agirre zortzigarren Munduko Txapelketaren atarikoan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2021ko ira. 3a, 17:00

Viveros San Anton-Exclusivas Marduko bi txirrindulari sailkatu ziren 11 lehenengoen artean Beasainen jokatutako Munduko Txapelketaren atarikoan.

115 kilometroko ibilbide gogorrarekin igandean jokatu zen Gipuzkoako egutegiko lasterketarik handienetako bat. Estatu espainiarreko rankingeko zortzi talde eta talde euskaldun onenak bertan zirela 173 txirrindulari elkartu ziren irteeran, eta horietatik 106k lortu zuten lasterketa bukatzea.

Ibilbideko azken 20 kilometrotan hiru mendate zeuden, Olaberria bi aldiz eta Liernia behin, baina horra heltzerako Altzoko igoera bidean eguneko ihesaldia gorpuztu zen, eta bertan sartu zen Aitor Agirre zumaiarra. Ihesaldian jende ona zihoan, azken lasterketetako irabazleak bertan ziren, eta elkar ondo hartuta bidea egin zuten: hortik erabaki zen azken sailkapena.

Kontraerasoan sortu zen taldean ere Viveros San Anton-Exclusivas Marduk izan zuen presentzia Enaitz Garairekin, baina talde honek ez zuen bide luzea egin, eta Olaberriako igoeretan ihesladiaren atzetik indartsuenen taldea gelditu zenean, Kimetz Etxabek ere izan zuen kemena bertan sartzeko. Ander Altuna, berriz, gertu gelditu zen. Taldeak bere osostasunan zuen guztia eman zuen, eta lana egin eta zuten guztia eman ostean, Aitor Agirre zubi lanean aritu zen, aurreko multzoa eta atzeko pelotoiaren artean; erlojuaren aurkako itzela osatu behar izan zuen zortzigarren postua defendatu eta atzekoek irentsi ez zezaten.

Azkenean, ohorezko postua lortu zuen Beasaingo helmugan; zortzigarren sailkatu zen estatuko junior mailako lasterketa garrantzitsu batean. Kimetz Etxabe iaz bezala  11. sailkatu zen, multzo nagusiaren buruan helmugaratuz; Ander Altuna 36.a izan zen ea Enaitz Garai 49. Lasterketaren maila kontutan hartuta, txalogarria lau ziklistek egindako proba. 34 talde parte hartzaile, eta Viveros San Anton-Exclusivas Mardu seigarren sailkatu zen. 

Denboraldia azkenetan da, lau karrera gelditzen zaizkie juniorrei, eta bat kadeteei. Ibarran larunbatean eta igandean Liernian izango dituzte lasterketak juniorrek.