Garaipena: talderik onena Lizarran

Erabiltzailearen aurpegia

Heldu da denboraldiko lehen garaipena eta erarik politenean gainera: taldekako sailkapena irabaziz. Horrek esan nahi du talde osoa nabarmendu dela; halaxe izan zen Lizarran joan den igandean.

Goizeko lehen ordu hotzak eguerdiko beroari leihoa ireki zion, eta maratila Viveros San Anton-Exclusivas Marduko bost txirrindulariek ireki zioten. Ibilbidea gorabeheratsua zen, eta bertan ziren Euskal Herriko junior gehienak; hala ere, Viveros San Anton-Marduko ziklistek beren maila eman zuten etengabe lehen multzoan pedalei emanez eta amaieran ohorezko postuak lortuaz. 

Lizarrako helmugan onena Ander Altuna izan zen, bosgarren amaitu baitzuen; lehen pelotoian helmugan lortu zuen hiru txirrindulari iheslariekin bat egitea. Espint horretan Kimetz Etxabe bederatzigarrena izan zen, eta Aitor Agirre hamalaugarrena. Hamalau lehenegoetan Viveros San Anton-Marduko hiru txirrindulari sartu ziren. Enaitz Garai ez zen gutxiago izan, 29. sailkatu zen, azken unean metro batzuk galdu zituen, eta hala ere, ohorezko multzoan sartu zen. Aritz Eizagirrek denboraldiko lasterketarik onena egin eta Grozingo lehen igoeran atzean gelditu arren, bere pelotoia helmugarako hamar kilometroren faltan kanporatu zuten lasterketatik. 

Karrera handi bat eta taldekako sailkapeneko saria Viveros San Anton-Mardu taldeko ziklistentzat egindako lanaren oroigarri. Balio handiko garaipena parte hartzaileen maila kontutan hartuta. Asteburu honetan jubenilek ez dute lasterketarik, eta kadeteek, berriz, Arrespalditzan jokatuko dute igandean Euskadiko Txapelketa: bertan izango dira Anuk Gogenola, Lizar Tolosa eta Andde Etxaniz. Mattin Salegik huts egingo du, gure herriko COVID-19 birusaren erasoak menperatu baitu.