Aitor Agirreren Top-10a Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2021ko api. 3a, 10:00

Euskal Herria Torneoko bigarren lasterketa puntuagarrian, Aitor Agirre nabarmendu da. 

Viveros San Anton-Marduko txirrindulari zumaiarrak denboraldiko emaitzarik onena lortu du Durangoko lasterketan. Karrera onak egiten ari da, lan asko eginez lasterketetan, eta lortu du onenengandik gertu izatea amaieran ere.

Durangoko lasterkeak 95 kilometro izan zituen eta bigarren zatia, azken 30 kilometroak, oso oso gogorrak izan ziren. Aitor Agirre bederatzigarren sailkatu zen amaieran. San Juango malda pikoan atzeratuago pasa arren, Goiuriko jaitsiera beldurgarria eginda, Kimetz Etxabe, Ander Altuna eta Enaitz Garai 13., 22. eta 28 . sailkatu ziren, hirurak ere denbora berean.

Taldeka, 24 sailkatuetatik Viveros San Anton-Exlusivas Mardu laugarren sailkatu zen.  Euskal Herriko junior guztiak bertan ziren; 188 irteeran eta horietatik 112k lortu zuten karrera bukatzea. Lasterketa oso menditsua izan arren, abiadura itzela izan zuten, batez beste 40.38 kilometro orduko.

Euskal Herria Torneoko hirugarren lasterketa bihar Agurainen izango dute, non lehen mailako Opakua igoko duten jubenilek lasterketa erdian.

Joan den igandean, berriz, Errenterian jokatu zen jubenilen proba eta taldeak ez zuen zorte handirik izan. Eguneko ihesaldian sartu zen Ander Altuna baina gero alerjiak ez zion jarraitzen utzi eta lasterketa utzi egin behar izan zuen, arnasa hartzeko arazoekin.  Altuna ihesaldian zenez, besteek pelotoian kontrol lana egin behar zuten eta Altunak arazoak izan zituenean, nahiz eta Agirrek, Etxabek eta Garaik gogotik lana egin ez zuten aurrekoekin bat egitea lortu. Azkenean Kimetz Etxabe 17. Sailkatu zen, Enaitz Garai 20. Eta Aitor Agirre 21. Errenterian 110 txirrindulari izan ziren irteeran, eta erdiek bukatu zuten.  Ibilbideak aukera ematen zuenez abiadura gogoan hartzeko modukoa, orduko  43 km.  Gipuzkoako jubenilak izan ziren parte hartzen, Bizkaiako 3 talde eta arabazko 2.

Kadeteek aste honetan Gaztetxoak torneoko karrera Bilatortan izango dute, Lizarratik gertu eta bertan Euskalerriko kadete guztiak batuko dira.  Aurreko larunbatean Azpeitian, gipuzkoarrak bakarrik bertan zirela 94 abiatu ziren eta 72k lortu zuten karrera bukatzea. 10. Sailkatu zen Mattin Salegi, 20. Andde Etxaniz eta 54. Anuk Gogenola. 
Lasterketak bata bestearen atzetik jokatzen ari direnez Mattin Salegi eta Andde Etxaniz gipuzkoako tropel oneneko kide direla esan daiteke, aukeratuak gelditzen direnean hortxe izaten dira biak, gainera karreran zehar ausardia erakusten ari dira pelotoiko ardura hartu eta lana eginez, aurkariak behartzeko.