Aitor Agirre eta Kimetz Etxabe erlojupeko Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2020ko ira. 18a, 12:45

Gipuzkoako 15 junior onenek igandean Gipuzkoako erlojuaren aurkako Txapelketa jokatuko dute eta horien artean izango dira Aitor Agirre eta Kimetz Etxabe.

Viveros San Anton-Exclusivas Mardu taldeko ziklistek Alegin eta inguruko errepideetan 18,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Espezialitaterik exijenteena da, lasterketa agonikoa bakarkako erlojuaren aurkakoa; baina Zumaiako txirrindulari elkarteko ziklistak gogotsu daude beren bizitzako lehen bakarkako erlojuaren aurkakoari aurre egiteko. Igandeko lasterketan erabiliko duten materiala Caja Rural- Seguros RGAk utzitakoa izango da. Aurrez larunbatean Seguran izango dute jubenilek lasterketa, eta erlojupekoa egingo ez dutenak Otxandiora joango dira.

Oñatin karrera ona egin zuten jubenilek: aurpegia eman zuten nahiz eta amaien emaitza ez zen hain ona izan. Enaitz Garai izan zen taldeko onena helmugan, denboraldiko lasterketarik borobilena egin zuen aretxabaldarrak. Lehen multzoan ausart ibili zen proba guztian. Kimetz Etxabek ezin izan zion lasterketa onari errematea eman, arazo fisiolojikoengatik. Ander Altunak Iruñerriko itzulian min hartuta –abuztu hasieran– itzulerako lasterketa zuen eta indartsuegi ekin zion lasterketari, lehen mendateak multzo buruan igaroaz. Lasterketaren azken zatian ordaindu egin zuen ordurarte egindako lan eskerga. Aitor Agirrek eta Mikel Mancisidorrek 10 eguneko etxealdia bete behar izan dute.

Kadeteek Azpeitian izan zuten lasterketa, eta amaieran Etumeta igo behar izan zuten. 138 txirrindulari ziren irteeran 70ek bukatu zuten; eta Viveros San Anton-Exclusivas Marduko lautik hiruk bukatu zuten –Aritz Eizagirre 46., Andde Etxaniz 50. Eta HEiko Mateos 51.– , laugarrena –Mattin Salegi– zulatu batek utzi zuen lasterketatik kanpo, aukerarik gabe. Asteburu honetan kadeteek ez dute lasterketarik.